Politika

Nafarroako Auzitegi Gorenak bertan behera utzi du Batasunaren elkarretaratzearen debekua

Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzak debekatu egin zuen Batasunak biharko Iruñean deitua duen elkarretaratzea. Debeku hori bertan behera utzi du gaur Nafarroako Auzitegi Gorenak, epez kanpo egin zelako. Nolanahi ere, horrek ez duela elkarretaratzea egiteko baimenik ematen ohartarazi du Auzitegiak, eta beraz, elkarretaratzea desegin egin dezaketela. Nafarroako ustelkeria kasuak salatzeko deitu zuten elkarretaratzea 12:30etarako legebiltzarraren aurrean.

2005eko urriaren 7a
18:08
Entzun
Mobilizazio bat egingo dela jakinarazten denetik 72 ordu daude mobilizazio hori debekatzeko. Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzak epe hori pasatutakoan debekatu zuen Batasuna bihar egitekoa den elkarretaratzea, eta beraz, Nafarroako Auzitegi Gorenak atzera bota du debekua.

Nolanahi ere, abisu eman duenez, erabakiak ez du esan nahi bilkura egiteko baimena dagoenik, eta elkarretaratzea desegin egin daitekeela diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.