Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzak debekatu zuen Ahaztuak 1936-1977 elkarteak Iruñean deituriko iganderako ekitaldia. Frankismoko azken fusilatuak oroitzeak "terrorismoa goratzea" ekar dezakeela argudiatuta hartu zuen erabakia. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak, ordea, atzera bota du debekua.
El TSJN revoca la prohibición decretada por la Delegación del Gobierno de una manifestación convocada para el 27 de septiembre en Pamplona
— Tribunal de Navarra (@tsjn) September 25, 2015
Espainiako Auzitegi Nazionalaren auto batean oinarritu zen Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritza, 2009an Eloy Velasco epaileak debekatu egin baitzituen Txiki eta Otaegi gogoratzeko ekitaldiak. Ahaztuak elkarteak berak salatu zuenez, 2010ean Auzitegi Nazionalak berak baimendu zituen ekitaldi horiek.