Indarkeria matxista

Nafarroako Auzitegiko Bigarren Atalak alabaordea bortxatzea egotzitako gizona absolbitu du, bigarrenez

Nafarroako Auzitegi Nagusiak sententzia berriz idazteko agindu zion Bigarren Atalari, akusatua errugabetzeko «justifikazio nahikorik ez zegoelakoan». Bide beretik idatzi du sententzia, ordea, bigarrenez.

Indarkeria matxista salatzeko elkarretaratze bat Iruñean. IñIGO URIZ / FOKU
2021eko irailaren 27a
20:44
Entzun

Nafarroako Auzitegiko Bigarren Atalak bigarren aldiz absolbitu du 14 urteko alabaordea bortxatzea egotzi zioten gizona. Auzitegian egindako deklarazioan, neskatoak errugabetzat jo zuen aitaordea, eta esan zuen aitaordea sofan «mozkortuta eta lo zegoen artean» neskatoa bera izan zela aitaordearekin sexu harremanak izan zituena, «auzipetua ohartu gabe». Neskatoa haurdun geratu zen, eta erditu egin zen. DNA probek egiaztatu zuen aitaordeak utzi zuela haurdun.

Nafarroako Auzitegi Nagusiak atzera bota zuen lehen absoluzio sententzia iragan ekainean, eta Bigarren Atala berriz sententzia idaztera behartu zuen. Nafarroako Auzitegi Nagusiak ebatzi zuen errugabetzeak ez zuela «justifikazio nahikorik». Auzitegiko Bigarren Atalak berriz idatzi du sententzia, eta lehenaren ildotik egin du. Bigarren sententzia honek jasotzen duenez, «ezin izan da behar beste egiaztatu auzipetuak sexu harreman hartan modu kontziente eta boluntarioan parte hartu zuenik».

Neskatoak Nafarroako ospitaleko gizarte langileari esan zion abusu sexuala egin ziola pertsona batek edo batzuek, txakurra paseatzen zuen bitartean «norbaitek begiak itxi eta lokartu» egin zuela. Baina hilabete batzuk beranduago, aldatu egin zuen bertsioa.

Iragan martxoan izandako epaiketan, fiskalak eta akusazio partikularrak sei urteko kartzela zigorra eskatu zuten auzipetuarentzat, abusu sexualak egiteagatik neskatoari. Defentsak errugabetzea eskatu zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.