Militarrak Bardean

Nafarroako Bardean ariketa militarrak egingo ditu gaur Espainiako armadak

Maniobra bereziak egingo ditu gaur egunean zehar Espainiako armadak Bardeako tiro poligonoan. Ariketak bi fasetan egingo dira eta bertan F-18. F-1 eta F-5 motako hegazkin militarrek hartuko dute parte. Baita Harrier eta AV8 motakoek ere. "Tormenta 2003" izena eman diete gaurkoan ariketa militarrei. Maniobrak bitartean aire-lurra arteko misilek, lehergailuak eta kanioiko munizioa jaurtiko dituzte.

2003ko azaroaren 12a
12:57
Entzun
Jaurtiketak altura handitik eta baita gertutik ere egingo dituzte. Maniobra hauen helburua armen garraio, bilketa eta mantenuaren ardura dutenen ahalmena eta ezagupena, eta hegazkin pilotoena ere proban jartzea da. Torrejon, Albacete, Zaragoza eta Talaverako hegazkin baseetan egoten diren militarrak izango dira Bardeako maniobratan parte hartuko dutenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.