euskara

Nafarroako bide seinale askok gazteleraz jarraitzen dutela salatu dute

Urte luzez ezkutuan egon ostean euskarari "merezi duen ikusgarritasuna" emateko unea dela aldarrikatu du Administrazioan Euskaraz Taldeak.

Bide seinale bat gaztelera hutsean, Zangozatik gertu. ADMINISTRAZIOAN EUSKARAZ TALDEA
2016ko abuztuaren 24a
15:22
Entzun

Aldatu zituzten Iruñerako sarreretako bide seinaleak, eta jarri zituzten euskaraz. Baina ez da berdin gertatu Nafarroako sarreretan dauden beste askorekin. Hala salatu du Administrazioan Euskaraz Taldeak prentsara bidalitako komunikatu batean. Bertan ohartarazi du lurraldearen zati handi batean oraindik ere gaztelera hutsean daudela seinale horietako asko.

"Euskarak ikusgarritasuna behar du Nafarroan, hainbeste urtez nahita ezkutatu ondoren", nabarmendu du, eta baita ohartarazi ere irtenbidea ez dela euskarazko izenak hizki txikiagoetan eta gaztelerazkoen azpian idaztea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.