euskara

Nafarroako, EAEko eta Akitaniako ordezkariak Bruselan bildu dira, euskarari babesa emateko

Euskarabidea, Eusko Jaurlaritza eta Euskararen Erakunde Publikoa bat agertu dira Europako Parlamentuko kideekin egindako bileran.

2012ko otsailaren 29a
13:04
Entzun

Lurdes Auzmendi Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburua, Frantxua Maitia EEP Euskararen Erakunde Publikoko presidentea eta Maximino Gomez Euskarabidea Nafarroako Euskararen Institutuko zuzendaria Bruselan elkartu dira gaur Europako Parlamentuko eta Europako Batzordeko ordezkariekin, euskarari babesa emateko eta euskara nazioarteko "adibide" gisa aurkezteko.

"Euskararen inguruko esperientzia hizkuntza bat berreskuratzeko adibide izan daitekeela aurkeztera gatoz, adostasun politikotik eta gizarte oso baten esfortzuarekin", azaldu du Auzmendik.

Diru laguntzak lortu nahi dituzte Europako Batasuneko aurrekontuetatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.