Azkeneko asteetan Nafarroa Bai koalizioan (EA, Aralar, EAJ, Batzarre) sortu diren arazoak direla-eta (Zizurko Haragiaren Hiria, Nafarroako Kutxako ordezkaritza, Euskararen Legearen eraberritzea), gaur herrialdeko EAk horretaz hausnartu du batzarrean, Iruñean, eta NaBairi "akatsak eta gabeziak" ikusten dizkiola esanez agiria onartu du. Azken desadostasunek eta arazoek NaBairen "irudia kaltetu" egin dute, EAren iritziz.
Koalizioa "egonkortu" beharra dagoela deritzo Nafarroako EAk, "eta, ahal den ondoen funtziona dezan, barne mailan erabakiak hartzeko modua orekatzeaz gain, operatiboagoa bihurtu behar da, udalen, Parlamentuaren eta Espainiako Kongresuaren koordinazio iraunkorraren bidez". "Politikoki, instituzionalki eta estrategikoki aurreratzeko" premia ikusten du.
NaBain badira EA, Aralar, EAJ eta Batzarreko afiliatuak ez diren lagunak ere, eta EAri iruditzen zaio haiei bide eman behar zaie.
POlitika
Nafarroako EAk "gabeziak" ikusten ditu NaBain
Koalizioa "egonkortu" beharra dagoela deritzo gaur onartutako agirian, "politikoki, instituzionalki eta estrategikoki aurreratzeko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu