PARLAMENTUA

Nafarroako egoerari buruzko eztabaida gaur eta bihar eginen da Parlamentuan

IRUÑEA
2004ko azaroaren 4a
00:00
Entzun
Nafarroako egoerari buruzko eztabaida eginen dute Parlamentuan gaur eta bihar. Eztabaidaren osoko bilkura09:30ean hasiko da, Miguel Sanz Nafarroako presidentearen hitzaldiarekin. Egun osoko eztabaida izanen da, eta bihar jarraitu eginen du.

Miguel Sanzen hizketaldia amaituta, bilkura eten eginen da, ordu erdiz. Berriz hasi eta talde parlamentarioen eledunek hartuko dute hitza. Gehienez 20 minutuz ariko da bakoitza. Parte-hartzea hurrenkera handienetik txikienera eginen da. Salbuespen bakarra UPN eta CDNra izanen da, bi alderdiok azkenak izanen direla hitz egiten. Behin alderdi guztien hitzaldiak bukatuta, Gobernuko presidenteak erantzunen die, mintzaldi bakoitza amaitu ondoren edo guztiak amaituta. Gero, ihardespenen txanda hasiko da. Talde bakoitzeko bozeramaileak, gehienez, 10 minutuko denbora izanen du. Eztabaida lehendakariak bukatuko du. Saioa amaituta, zazpi talde parlamentarioek ordubeteko epea izanen dute erabaki proposamenak aurkezteko Parlamentuko Mahaiari.Bihar berriz, Mahaiak onartutako proposamenak osoko bilkuran eztabaidatuko dira 10:30etik aurrera. Egun horretan eztabaidan egoteko aukerarik izanen ez duten AuBko hautetsiek elkarretaratzera deitu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.