AZPIEGITURAK

Nafarroako Errepideetako 2013-2020 Plana aurkeztu dute

Adierazi dute erabiltzaileen segurtasuna ziurtatu eta istripu kopurua jaisteko helburuarekin egin dutela plana.

2013ko urtarrilaren 4a
18:22
Entzun

Nafarroako Parlamentuko kontseilari Javier Morras Iturmendik gaur aurkeztu du 2013tik 2020ra bitarteko Nafarroako Errepideetako Plana. Aurkezpenean jendearen arduraren garrantzia nabarmendu du: “Errepideetako istripuak ez dira administrazioaren arazoa, baizik eta gizarte osoarena”.

Estrategiaren helburua erabiltzaileak babestea dela adierazi du: herrietako errepideetan erabilera segurua ziurtatzea, motorretan dabiltzanen segurtasuna bermatzea, alkoholarekin eta abiadurarekin zerikusia duten jarrerak hobetzea eta oro har errepideetan segurtasuna bermatzea, zehazki. Hala, 2020an hildako eta zauritutako pertsona kopurua jaistea espero du parlamentuak.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.