Euskal Herria

Nafarroako Erriberan euri asko bota du, eta arazo handiak sortu dira

Bart euri asko bota du Nafarroako Erriberan. Euri jasak uholdeak eragin ditu, eta oraindik ere badiraute. Arazo asko sortu dira. Cortes herria inkomunikatuta geratu da, errepide batzuk itxi egin behar izan dituzte, eta trena ere geldituta egon da. Gainera, zenbaiti lagundu egin behar izan diote segurtasun indarrek. Bardeetan, normalean urte osoan erortzen den uraren laurdena bota du gaur, 24 orduan.

2004ko irailaren 7a
17:22
Entzun
Goizean itxita egon dira sei errepide, eta pixkanaka irekitzen joan badira ere, batzuek itxita jarraitzen dute oraindik, eta errepide guztietan oso kontuz ibili beharra dago, izugarriko potzuak baitaude. Nafarroako gobernuak ahal bada errepidera ez ateratzeko deia egin du.

Cortes herria eta Buñuelgo poligonoa inkomunikatuta geratu dira. Fustiñana, Cabanillasen, Tuteran, Arguedasen, Ribadoradan, Fontellasen, Ablitasen eta Buñuelen ere kalte handiak izan dira, eta behe solairu ugaritan sartu da ura.

Segurtasun indarrek autoetan eta etxeetan harrapatuta geratu direnei lagundu behar izan diete, helikopteroekin, eta txalupekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.