Euskara

Nafarroako euskararen egoera "oso konplexua" dela esan dute hizkuntz gutxituetan adituak diren EBko kideek

Hizkuntz gutxituetako adituez osatutako Europako Batzordeko (EB) taldeak bilera egin du gaur Pedro Pegenaute Nafarroako Gobernuko Unibertsitate eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiarekin. EBko adituek Nafarroako hizkuntz egoera oso "konplexua" dela azpimarratu dute, hiru hizkuntz eremutan banatua dagoelako. Pegenautek, berriz, Nafarroako Gobernuak euskara "sustatu eta bultzatu" egiten duela esan die.

2004ko maiatzaren 25a
13:34
Entzun
Euskara "sustatze" bidean helburu berdinak dituztela-eta, elkarlanerako eskaintza ere egin die Europako Batzordeko hizkuntz gutxituen adituei, Pegenautek. Haiek, Nafarroako egoera ulertzea zaila egiten zaiela esan dute, "nahasia" delako, eta beste inongo erkidegotan ez bezala hiru hizkuntz eremu dituztelako: euskalduna, ez euskalduna eta mistoa.

Bileran, irakaskuntzaz, komunikabideez eta kulturaz hitzegin dute, eta Pegenautek txostena eman die adituei. Haiek, hizkuntza gutxituen gutuna betetze ote den aztertzen ari dira, hiru urtean behin egiten duten legez. Gero, azterketaren ondorioen arabera,ituna hobeto nola bete dezaken aholkuak emango dizkiote Espainiako Gobernuari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.