Euskarak Euskal Herri osoan ofiziala izan behar duela aldarrikatu dute beste behin EHBE Euskal Herriak Bere Eskola hezkuntza mugimenduko kideek. Atzo, Nafarroako Parlamentuan Euskararen Legeari egindako aldaketa «antzua eta urria» izan dela salatu zuten. «Aldaketa hori ez da euskarak behar duena, legea euskaldunon eskubideen urraketan oinarritzen delako». Gainera, herrialde bereko biztanleen hizkuntza eskubideak hirutan zatituta daudela gogoratu dute.
Hala, Euskararen Legea Parlamentuan eztabaidatzen ari zirela aprobetxatuz, Euskarabideko egoitzan protesta saioa egin zuten. EHEko hainbat kide Xabier Azanza Euskarabideko zuzendariaren bulegoan sartu ziren, eta bi zaku simaur bota zituzten bulegoan. Horrekin batera, «Vascuencearen Legea pikutara! Euskara ofiziala Euskal Herri osoan» zioten hainbat eskuorri zabaldu zituzten bulegoko zoruan.
Egun Nafarroako Gobernuak euskararen inguruan duen asmoaz ohartuta daudela adierazi zuten. «Gobernuaren jarrera, euskara berreskuratzeko aukera ematen duen D hezkuntza eredua eskaini ordez, TIL edo British ereduak ezartzea da, gure hizkuntza beste behin zokoratzeko helburuarekin».
NAFARROAKO EUSKARAREN LEGEA. Euskararen Legearen aldaketa «antzua» dela salatu du EHBEk
EHEko kideak Xabier Azanzaren bulegoan sartu dira, eta simaurra bota dute, ofizialtasunaren alde
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu