Ostegunean ezin izan zuten aldatu Nafarroako Parlamentuan Euskararen Legea, Txentxo Jimenez Nafarroa Baiko legebiltzarkidea Himalayan oporretan zegoelako, NEBek orduan presazko prozedura eskatu zuen, legea uda aurretik aldatzeko, baina aldatzekotan seguruenik uda ondoren aldatuko dute, irailetik aurrera. Izan ere, presazko bidea erabiltzeko Parlamentuko talde denen balekoa behar da, eta gaur UPN eta CDN aipatutako bide horren kontra agertu dira.
Lege egitasmoaren arabera, eremu mistoa beste lau herritara zabalduko litzateke: Aranguren, Galar, Beriain eta Noain Elortzibarrera.
Nafarroa Bai, NEB eta PSN prest daude horren alde egiteko. Hiruren artean gehiengo osoa osatzen dute (26 parlamentari). Joan den ostegunean erabakigarria izan zen Txentxo Jimenez ez egotea. UPNk eta CDNk kontra bozkatu zuten lehengo astean (22 eta bi parlamentari dituzte hurrenez hurren).
Euskara
Nafarroako Euskararen Legearen aldaketa irailera atzeratu daiteke
UPNk eta CDNk ez dute onartu presazko prozesura erabiltzea, NEBek eskatu bezala. Lehengo astean ziren aldaketa onartzekoak, baina Txentxo Jimenez NaBaiko legebiltzarkidea Himalayan oporretan egoteak galarazi egin zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu