Nafarroako ezker abertzalea, errausketaren kontra

Hondakinen kudeaketarako planaren gaineko eztabaidaren alde mozioak aurkezten ari da udaletan

Erredakzioa
Iruñea
2010eko urriaren 30a
00:00
Entzun
«Parte-hartzaile izena jarri diote prozesuari, baina berez baztertzailea, alderdikoia eta gidatua da». Nafarroako ezker abertzaleko ordezkariek gogor kritikatu zuten atzo hondakinen kudeaketarako plan berria ezartzen hasteko Nafarroako Gobernuak hasi berri duen prozesua. Izan ere, prozesu horren barruan antolatu direnhitzaldi eta ekintzak errauste planta egiteko egitasmoa «saltzeko eta apaintzeko» jarduerak baino ez dira ezker abertzalearen aburuz. Xabier Zabalo Leitzako alkateak eta Patxiku IrisarriEtxalarkoak eta Mikel Gastesi eta Emma Ruiz Iruñeko eta Lizarrako zinegotziek bat egin zuten atzo Iruñean iritzi hori plazaratzeko.

Nafarroako Hondakinen Kudeaketa Integralaren Planak 2017a bitartean hondakinen arloan egingo diren jarduerak biltzenditu, eta errauste planta bat eraikitzeko asmoa dago bertan jasota. Horregatik, plan hori geratzeko eskatu dute ezker abertzaleko ordezkariek, eta urrats zehatzak egiten hasi dira horretarako: «Irtenbide egokiena bilatzeko eztabaida parte-hartzaile eta erreal bat eskatzen duten mozioak aurkezten ari gara udal guztietan».

Datozen asteetan, halaber, planaren kontrako helegiteak aurkeztuko dituzte, errauste plantaren aldeko hauturik egin gabe «beste alternatibak» badaudela gogora ekartzeko. Horren berri ematen duten mezuak helarazten ari dira, eta eztabaida foroak sustatzen.

Errauste plantaren aldeko hautuarekin «batzuen negozioa» defendatzen da ezker abertzaleko hautetsien ustez, eta bazter uzten dira osasunaren eta ingurumenaren aldetik egokiagoak izan daitezkeen aukerak.

Ezker abertzaleko ordezkarien ustez, hain justu, atez ateko hondakin bilketaren aldeko hautua lehenetsi behar da. «Behin eta berriro eskatu dugu atez ateko bilketaren sistema ikertzeko», gogora ekarri dute. Non ikasia badagoela nabarmendu dute,gainera: «Sistema hori arrakasta handiz ari da funtzionatzen herri batzueta; Usurbilen, Hernanin eta Oiartzunen, esaterako».

Era berean, hondakin gutxiago sortzeko ahaleginak egin behar direla gogorarazi dute, eta gaikako bilketarekin batera, birziklatzea eta hondakin organikoen konpostatzea hartu behar direla ardatz gisara hondakinen kudeaketarako planean.

Eztabaidaren alde

Nafarroako Gobernuak auzi honetan «susmagarritasuna eta desinformazioa» sustatu dituela salatu dute ezker abertzaleko hautetsiek, eta horren kontra beste bide bat jorratu behar dela defendatu dute: «Mobilizazioa, informazioa eta eztabaida gizartean». Alde horretatik, «bazterketarik gabeko eztabaida erreala» sustatzeko deia egin dute.

Sostengua eskatu dute bide horretan, eta orain arte oztopo ugari izan dituztela ohartarazi: «Erantzuna beti izan da itxikeria eta inposizioa, nahi eta hitz politekin egin».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.