"Azken egunotan eskutitz trukaketa izan da, badirudi bileraren bat egongo dela, baina ematen du Nafarroako Gobernua adarra jotzen ari zaigula gainontzekoei". Hala hitz egin du Geroa Baiko kide Manu Aierdik. Nafarroako Parlamentuak hala eskatu arren, eta Eusko Jaurlaritzak hainbat ahalegin egin arren, UPNk ez du inolako "borondate politikorik" EITBren seinale digitala Nafarroan ikusi ahal izateko.
Haserre agertu da Aierdi, eta gogoratu du iazko abenduan bi gobernuen arteko elkarlanerako taldea sortu zenetik behin baino ez direla bildu (urtarrilarne 17an). "Ordutik ez da ezer gertatu. Nafarroako Gobernuak nahi izan du ezer ez gertatzea". Aierdiren ustez, agerian geratu da Jaurlaritzak auzia konpontzearen aldeko ahaleginak egin dituela, eta Nafarroako Gobernua "guztiz kontrakoa" egiten ari dela.