Iruñeko sanferminetan bost gizonek bortxatu zutela salatu zuen 19 urteko emakume batek. Bost gizonen aurkako epaiketan, akusazio partikularra izango da Nafarroako Gobernua. Emakumeen aurkako indarkeria kasu "larrienetan" neurri hori hartzea jasotzen du 14/2015 foru legeak. Gobernuaren ustetan, "oso larriak" dira emakumeak salatu zituen gertaerak; bai "jasan zuen indarkeriagatik", bai erasotzaileek taldean eta "nagusitasun fisikoaz" baliatuta eraso ziotelako.
Sexu delituak eta indarkeriaz eginiko lapurreta egotzita, kartzelan daude Iruñean 19 urteko andre bat bortxatzeagatik atxilotutako bost gazteak.