UPNk duela bi aste iragarritako 132 milioi euroko murrizketak Nafarroako Gobernuan PSNren eta bien artean egun batzuetako krisia sortu ondoren, exekutiboa ari da martxa normala hartzen, Juan Jose Lizarbe PSNko bozeramaileak gaur esan duenez. Izan ere, haren arabera, "Yolanda Barcinak eta Roberto Jimenezek ezarritako ibilbide orriagatik egoera desblokatzen" ari dira bi eragileak.
Lizarbek jakinarazi du lehengo astean ez bezala Koordinazio Batzordearen bilera egin dutela gaur. Dena dela, esan du Ekonomia Departamenduaren aldetik egoerari buruzko "azalpen xehearen zain" segitzen dutela.
Carlos Garcia Adanerok (UPN) azaldu du aurrekontua murriztu beharrean dela gobernua. "Diru sarrerak jaitsi egin dira, hori garbi dago. Kontuak ez dira ateratzen, eta aterarazi egin behar ditugu".