Politika

Nafarroako Gobernua eta PSN 2008ko aurrekontuak negoziatzen hasi dira

Jimenez bozeramaile sozialistak adierazi du elkarrizketak Gobernua eta PSNren artekoak direla, "eta ez UPN, CDN eta PSNren artekoak; ez diete eragingo beste erakundeei".

2007ko abenduaren 5a
16:13
Entzun
Nafarroako Gobernuak (UPN-CDN) eta PSNk gaur hasi dituzte 2008. urteko aurrekontuei buruzko negoziazioak, Alvaro Miranda Ekonomia eta Ogasun sailburuak eta Roberto Jimenez PSNren bozeramaileak jakinarazi dutenez. Akordiora iristeko "lan gogorra" dute egiteko, aitortu dutenez, eta emaitza ona izango dela iragarri dute. "Nafarroaren egonkortasunari on egingo dio".

Jimenez sozialistak esan du elkarrizketa horiek Gobernua eta PSNren artekoak direla, "eta ez UPN, CDN eta PSNren artekoak. Beraz, negoziazio hauek ez diete eragingo beste erakundeei; Iruñeko Udalari, kasu".

PSNrentzat "lehentasuna" gizarte gaiak, osasuna, hezkuntza eta sustapen ekonomikoa izango dira. Gobernuak 4.286 milioi euroko aurrekontuaren zirriborroa egina du eta, Jimenezen ustez, "PSNrentzat oinarrizkoak diren zenbait gauza jasotzen ditu. Ez da nahikoa, baina negoziatzen hasteko baldintzak badaude".

Miranda Ekonomia eta Ogasun sailburuak "albiste ontzat" jo du sozialisten jarrera.

UPNk 22 legebiltzarkide ditu, CDNk bi. Oposizoak 24: Nafarroa Baik hamabi, PSNk ere hamabi eta NEBek bi. Espainiako auzitegiek baliogabetu egin zuten EAE-ANV.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.