hedabideak

Nafarroako Gobernua ETB ikusteko hedagailua kentzeko prest dago

Sanchez de Muniain bozeramailearen esanetan, EAko militante talde batek Iruñerrian ETB lurreko telebista digitalez ikusteko hedagailua jartzea ekintza "ilegala, pirata eta lardatsa" izan da. 

2012ko urtarrilaren 12a
20:18
Entzun

Nafarroako Gobernua prest dago ETB lurreko telebista digital bidez ikusteko hedagailua kentzeko, Juan Luis Sanchez de Muniain bozeramaileak gaur adierazi duenez. Gaineratu du hedagailua jartzea ekintza "ilegala, pirata eta lardatsa" izan dela. 

Maiorga Ramirez Nafarroako EAko buruak atzo jakinarazi zuen EAko militanteek ordaindu dutela Iruñerrian ETB ikusteko hedagailua Erriniegan paratzeko lana. Haren esanetan, 11.776 euro kostatu da eta modu berean seinalea Nafarroa osora zabaltzeak ez luke 40.000 euro baino gehiago balioko. Horregatik, Nafarroako Gobernua eta Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakaria gezurretan aritu direla salatu zuen Ramirezek, eta eztabaida faltsua eragin izana egotzi die.

Sanchez de Muniainean esanetan, ordea, kostu hori "asmatu" egin du Ramirezek.

Halaber, adierazi du Nafarroak ez duela "euro bat bakarrik" ordainduko ETB zabaltzeko, alde ekonomikoaren ardura "kateen jabeari edo Eusko Jaurlaritzari" dagokielako. Nafarroako Gobernuko bozeramaileak azaldu du protokoloaren arabera euren betebehar bakarra "igorpena onartzea" dela, eta hori betetzen dutela, "nahiz eta lurreko telebista digitalez ezin ikusi, herritarrek askatasun osoa dutelako nahi duten katea ikusteko". 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.