Nafarroako Gobernuak antolatutako ekitaldi ofizialak

2012ko otsailaren 17a
00:00
Entzun
Erakusketak. Hiru erakusketa berezi antolatu dituzte. Batetik, erakusketa ibiltari bat, 1212/1512/2012 Historiaren agertoki bizia izenburukoa. Iruñean hasiko da, eta Nafarroako 21 herritara joango da martxotik abendura bitartean. Nafarroatik kanpo, Barakaldon, Gasteizen eta Bilbon ere jarriko dute. Espainiara eta Kataluniara ere joango da. Liburutegi Nagusian, berriz, Memoriaren memoria erakusketa egingo dute. 1212ko gudaren zazpigarren mendeurrena 1912an nola ospatu zuten ikusi ahalko da bertan. Azkenik Nafarroako Museoan zaldien eta zaldunen inguruko erakusketa bat antolatuko dute.

Hezkuntza. 1212ko eta 1512ko gertaeren inguruko material didaktikoa berritu du Hezkuntza Departamentuak, euskaraz zein gaztelaniaz. Gainera, Nafarroako historiari buruzko olinpiada bat antolatuko dute, eta unibertsitateetako udako ikastaroetan gaia aztertuko dute.

Ekitaldiak.Maiatz edo ekainean, Martzillako gaztelu eraberritua inauguratuko dute (obrek 9,6 milioi kostua izan dute), eta martzillarrak hainbat herri ekitaldi prestatzen ari dira. Lizarrako San Pedro Ruakoaren eliza eraberrituko dute.

Artxibo Nagusia. Hilero, orduko dokumentuak aurkeztuko dira (1494ko bake ituna, beaumontarrekin eta agaramontarrekin lotutako dokumentuak, inbasio aurreko giroaren berri ematen duten agiriak...

Argitalpenak. Hainbat liburu argitaratuko dira Nafarroako konkistari buruz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.