azpiEGITURAK

Nafarroako Gobernuak "arazo ekonomikoak" ditu AHTa finantzatzeko

Alvaro Miranda Ekonomia eta Ogasun kontseilariak aitortu du Espainiako Gobernua diru aldetik "estuasuna" pasatzen ari dela, "baina berak topatu beharko du formula".

2010eko martxoaren 25a
16:54
Entzun
Alvaro Miranda Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun kontseilariak dio "arazo ekonomikoak" dituztela abiadura handiko trenaren (AHT) egitasmoa finantzatzeko akordioa ixteko, "Espainiako Gobernuaren diru kontuak estuasuna pasatzen ari direlako gaur egun". Bi erakundeen artean egingo lukete hitzarmena; duela urtebete sinatu zuten protokoloa.

Atzoko bileran ez zuten akordiorik lortu, baina lanean ari direla esan du Mirandak eta azkenean akordioa izango dela uste du. "Ideiak eman ditugu, konponbideak proposatu, alternatibak jarri ditugu mahai gainean, baina betiko arazoa dago: ekonomikoa". Haren arabera, "Espainiako Gobernuak topatu beharko du formula".

Hilaren 31rako ados jarriko direla espero du Mirandak, eta goraipatu egin du Miguel Sanz Nafarroako lehendakariak "negoziazioko une zailak" gainditzeko egindako lana.

Maiorga Ramirez Nafarroa Baiko legebiltzarkideak "UPN eta PSOE egiten ari diren itxurakeria" salatu du, eta AHTaz egin dezaketen akordioak Nafarroari "ondorio ekonomiko larriak" ekarriko dizkiola uste du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.