Ekonomia

Nafarroako Gobernuak autoa erosteko laguntzak ematen jarraituko du

Urte amaiera artean emango ditu laguntzak. Kontzesionarioen eta Nafarroako Gobernuaren artean, 1.200 eta 1.800 euro artean emango dituzte, CO2 emisioaren arabera.

2010eko abuztuaren 5a
17:42
Entzun
Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun kontseilariak, Alvaro Mirandak jakinarazi duenez, autoak erosteko laguntzak ematen jarraituko du Nafarroako Gobernuak, 2010eko abenduaren 31 bitartean. Nafarroan autoak erosteko laguntzak, gobernu nafarraren eta kontsezionarioen artean, 1.200 eta 1.800 euro artekok izango dira, kutsadura emisioaren arabera.

Uztailean, %55,7 jaitsi zen auto salmenta Nafarroan. Hego Euskal Herrian, osotara, %40,6. Ustez, 2000E plana amaitu izanak eta balio erantsiaren zerga igotzeak eragin dute salmenta jaitsiera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.