Pasaden abuztuaren 4ean Ezkaba mendiko sutean kalteak jasan zituzten herrietako ordezkariekin bildu da gaur Nafarroako Gobernuko jarduneko presidente Francisco Iribarren. Hedabideei adierazi dienez, auzibide administratiboa abian jarriko du Leitzako Udaletxean ikurrina jarri dutelako. Horretaz gain, justizia agintariei gertakari honen berri emango diela jakinarazi du "adierazpenen bat egin nahi badute".
Leitzako (Nafarroa) Udalak ikurrina zintzilikatu zuen atzo Udaletxeko balkoian, arratsaldeko 18:00etan jaiei hasiera ematen zien suziria jaurtitzeko.
Nafarroako Sinboloen Foru Legeak eraikuntza publikoetan beste erkidego autonomoetako bereizgarriak inarrostea debekatzen du. Aralar alderdiak EFE agentziari adierazi dionez, "kasu honetan ez da legea hautsi, artikulu batek argi adierazten baitu kanpotik datozen gonbidatuen jatorrizko banderak jartzea legezkoa" dela. Atzo, Joseba Azkarraga Jaurlaritzako Justizia kontseilaria izan zen bertan, eta gaur Rebeca Ubera Aralarreko kidea gonbidatu dute.
politika
Nafarroako Gobernuak auzibidea abian jarriko du Leitzako Udaletxean ikurrina jartzeagatik
Nafarroako Gobernuko jarduneko presidente Francisco Iribarrenek jakinarazi du Leitzako (Nafarroa) Udaletxeko balkoian ikurrina zintzilikatzeagatik auzibide administratiboa abian jarriko duela. Iribarrenen aburuz, ekintza honek Nafarroako Sinboloen Foru Legea hautsi egiten du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu