HEZKUNTZA

Nafarroako Gobernuak "bere esku dagoen guztia" eginen du 2016ko LEParen kontrako epaia "zuzentzeko"

Afapnaren helegite bati jarraikiz, euskarazko 108 irakasle lanpostu bertan behera utzi zituen Nafarroako Auzitegiak. Gorenak ez du laukoaren helegitea onartu.

Maria Solana, Hezkuntza kontseilaria, Nafarroako Parlamentuan gaur eginiko agerraldian. IÑIGO URIZ / FOKU
Ion Orzaiz.
2018ko apirilaren 10a
16:17
Entzun

Hezkuntza kontseilari Maria Solanak agerraldia egin du gaur Nafarroako Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean, Espainiako Auzitegi Gorenaren erabakiaz azalpenak emateko. Gobernuak kasazio helegitea aurkeztua zuen 2016ko Lan Eskaintza Publikoaren baliogabetze judizialaren aurka, baina Auzitegi Gorenak ez du helegitea aintzat hartu.

Solanaren esanetan, Nafarroako Gobernua lanean da jada epai horren eragina deuseztatzeko eta, ahal den neurrian, ebazpena bera baliogabetzeko. Lehenik eta behin, posturik gabe gelditu diren 108 irakasleekin batzartu dira, egoera azaltzeko eta euren eskaerak jasotzeko.

Bestalde, Hezkuntza Departamentuak eskaera aurkeztu du Auzitegi Gorenean, epaileek "auto osagarri bat" egin dezaten, gobernuak planteatutako baina jatorrizko epaian aipatzen ez ziren hiru argudiori erreferentzia eginez.

Azkenik, epaia baliogatzeko eskatu du gobernuak, Gorenak oinarri juridiko gisa hartu baitzuen euskara administrazioan arautzen duen foru dekretua. Izan ere, euskararen dekretua 2016ko lan eskaintza publikoa baino geroago jarri zen indarrean.

Horrek guztiak aurrera egiten ez badu Espainiako Auzitegi Konstituzionalera jotzeko aukera aztertzen ari da Nafarroako Gobernua. "Gure esku dagoen guztia eginen dugu, baina, oraingoz, ezin dugu gehiago aurreratu", azaldu du Solanak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.