Gizartea

Nafarroako Gobernuak bertan behera utzi du alerta aurreko egoera

Ibaien maila egonkortu egin delako hartu du neurria gaur goizean.

2008ko ekainaren 4a
14:14
Entzun
Ibaien maila egonkortu egin dela-eta, Nafarroako Gobernuak bertan behera utzi du alerta aurreko egoera. Gaur goizeko zortzietan egin du bilera gobernuko batzorde bereziak, eta orduan hartu du erabakia. Ez du uste Nafarroan uholdeak izateko arriskurik dagoenik. Igandetik eduki du alerta egoera egoera, Arga eta Ebro ibaiek gainezka egin zezaketelakoan.

Hainbat tokitan ibaiek behera egin dute azkeneko orduetan. Gainera, Ebro ibaiaren maila atzo ez zen uste bezainbeste igo. Eguraldiak hobera egin du, eta euria egiteko arriskua gutxitu egin da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.