gizartea

Nafarroako Gobernuak bigarrenez blokatu du euskarazko hedabideentzako diru laguntza

240.000 euroko laguntza ematekoa zen Euskarabidea, baina erakundeak ez du deialdia garaiz argitaratu, Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak salatu duenez.

2009ko urriaren 8a
18:13
Entzun
Nafarroako Gobernuak bigarren urtez eten du euskarazko hedabideentzako 240.000 euroko diru-laguntza, "Euskarabideak ez duelako deialdia garaiz argitaratu", Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak salatu duenez. Irailean jartzekoak ziren deialdia martxan.

"Euskarabideak egoera zuzendu ezean, Nafarroako gizartearen eskariari erantzunez euskarazko informazioa lantzen dugun hedabideok ez dugu euro bakar bat jasoko aurten", nabarmendu dute.



"Nafarroako euskaldunek eskatzen" dieten euskarazko informazioa ematen jarraitu nahi dutela berretsi dute eta "Nafarroako administrazioak euskarazko hedabideak babesteko betebeharra" duela. Beraz, Nafarroako Gobernuari, eta bereziki Euskarabideari "bere lana egin dezala", eskatu diote Topaguneak eta Nafarroako euskarazko hedabideek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.