politika

Nafarroako Gobernuak dio diru sarreren jaitsierari aurrera egiteko formulak ez duela oztopo izan behar UPN eta PSNren artean

Kontuak orekatzea da gobernuaren lehentasuna, Sanchez de Muniain gobernuko bozeramaileak gaur azaldu duenez. Gobernu kontseiluak bilera egin du gaur.

2012ko ekainaren 7a
13:35
Entzun

Juan Luis Sanchez de Muniain Nafarroako Gobernuko bozeramaileak gaur goizean berretsi du gobernuak egin behar duena "diru sarreren jaitsierari aurre egitea" dela, eta haren arabera, kontuak orekatzeko "formulak" ez du oztopo izan behar UPNren eta PSNren artean akordio bat lortzeko.

Akordio hori "ahal bezain laster" lortzea espero du Sanchez de Muniainek. Gobernuaren bozeramaileak onartu du Nafarroako Gobernuak "zailtasun ekonomikoak" dituela, eta haren lehentasuna kontuen desoreka horri aurre egiteko bidea hitzartzea dela. Gobernu kontseiluak bilera egin du gaur.

Sanchez de Muniainek adierazi du bileran ez dutela "gobernuaren krisiaz" hitz egin, eta gai hori bi alderdietako agintari politikoek landu beharko dutela esan du.

Atzo Roberto Jimenez PSNko idazkari nagusi eta Nafarroako presidenteordeak krisia gainditzeko "nahia" agertu zuen, Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko idazkari nagusiarekin egindako bileraren ondotik.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.