GIZARTEA

Nafarroako Gobernuak espedientea ireki dio ospitaleetako bazkariak egiten dituen enpresari

Mediterranea de Catering enpresari ireki dio espedientea. "Helburua eraginak baloratzea da eta behar bada zigorra jartzea", esan du Osasun kontseilariak. Oposizioko alderdiek jakinarazi dute arazoek jarraitzen dutela.

2013ko otsailaren 22a
13:45
Entzun

Nafarroako Gobernuaren izenean gobernuko Osasun kontsilari Marta Verak adierazi du espediente bat ireki diotela Mediterranea de Catering enpresari. Hori da ospitaleetako jana egiten duen enpresa. Duela hilabete inguru hasi zen lanean eta denbora horretan ospitalean egon diren gaixoen 531 pertsonak erreklamazio egin die. "Eraginak baloratu eta behar bada zigorra jartzea" da helburua, Veraren esanetan.

Verak adierazi du "beharrezko adaptazio" prozesuaren ondorio izan daitezkeela, eta ziurtatu du ez dutela eragin klinikorik izan. Gaineratu du egunak pasa ahala kexuak gutxitu direla, eta zerbitzua hobetu dela. Adaptazio denbora espero zutena baino luzeagoa izan dela adierazi du horrekin batera.

Kexu gehienak banatzean egindako atzerapenen eta janariaren tenperaturaren ondorio izan direla. Asko gutxitzeaz gainera, ia desagertu direla esan du. 531 horietako 37 kexu dieten ingurukoak dira, azukre edo gatz kopuruari zegozkionak esaterako. Eta 268k janariaren kalitate txarrari erreferintzia egin diote. Azken hori, "oso subjetiboa" dela gaineratu du.

Nafarroako Parlamentuko gainerako alderdiek adierazi dute ez daudela ados Veraren hitzetik. Janariaren kalitatea, urritasuna eta kalitatearen arazoek jarraitzen dutela zehaztu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.