Euskara

Nafarroako Gobernuak eta Jaurlaritzak euskara sustatzeko elkarlan akordioa sinatu dute

Ikerketan, dokumentazioan, planifikazioan edota hizkuntz politikan elkarri lagunduko diote. Carlos Perez Nievasek eta Miren Azkaratek izenpetu dute “borondate adierazpena”, Iruñean.

2009ko urtarrilaren 26a
16:25
Entzun
Carlos Perez Nievas Nafarroako Gobernuko Hezkuntza sailburuak eta Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako Kulturakoak “borondate adierazpena” sinatu dute gaur, Iruñean, “bi erakundeen arteko loturak sustatzeko euskararen sustapenean, ikerketan, dokumentazioan, planifikazioan eta hizkuntz politikan”. Xabier Azanza Euskarabidea Euskararen Nafar Institutuko zuzendariak eta Patxi Baztarrika Jaurlaritzako Hizkuntz Politikarako sailburuordeak ere hartu dute parte ekitaldian.

Besteak beste, herritarren euskalduntze eta alfabetizazio prozesuetan Nafarroako Gobernuak eta Jaurlaritzak informazioa eta ezagutza elkar trukatuko dituzte, akordioaren arabera, eta ekinbideak koordinatuko, tituluak-eta bi administrazioek homologatu ahal izateko asmoz.

“Guk legealdi honen hasieratik garbi eduki izan dugu Jaurlaritzarekin harremanak eduki nahi genituela”, esan du Azanzak. “Konpromisoak zein diren ikusteko sinatze ekitaldia egin dugu”.



Azkarateren ustez, gaurkoa “aurrerapauso sendoa” da eta haiekin bidea egin nahi dutela adierazi du, “esparru juridikoak errespetatuz eta denok altxorra dugula aitortuz”.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.