suteak

Nafarroako Gobernuak eta suteak kaltetutako herriek erretako inguruak basoberritzea erabaki dute

Nafarroako Gobernuak eta Ezkaba mendian izandako suteak kaltetutako herrietako alkateek inguru naturala basoberritu eta egokitzea hitzartu dute, goizean egin duten bileran.

2005eko abuztuaren 11
20:02
Entzun
Joan den astean Ezkaba mendiko suteak 145 hektarea erre zituen. Francisco Iribarren Nafarroako Gobernuko jarduneko presidentea eta Jose Andres Burguete Torres Ingurumen Kontseilaria kaltetutako herrietako alkateekin bildu dira aurrerantzean hartuko dituzten erabakietaz hitz egiteko.

Gaurko bileran adostu dituzten puntuetako batzuk dira, besteak beste, suak basoan egindako galerak zenbatzea, zer nolako garbiketa lanak egin behar diren zehaztea eta kaltetutako lurra soiltzea.

Nafarroako hainbat hektarea kiskalita utzi dituzten suteak itzali ostean, Gobernuak horrelako ezbeharrak ez errepikatzeko neurriak ezarri ditu. Gehienak nekazariei zuzenduta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.