Atzo goizean, Mikel Noval, Mitxel Lakuntza, eta Imanol Pascual, ELA sindikatuko ordezkariek, 2006ko Nafarroako Fiskalitateari buruz idatzitako txostena aurkeztu zuten. Orotara, Nafarroako Foru Ogasunak 3.339 milioi euro bildu zituen, aitzineko urtean baino %14,3 gehiago. Bildutako datuen irakurketa egitean, haien ustez salagarriak diren hainbat joera aipatu zituzten, tartean langileek eta enpresaburuek aitortzen dutenaren arteko ezberdintasuna, zeharkako zergen nagusitasuna, eta zuzeneko zergetan langileek duten pisuaren igoera.
Iaz Nafarroako langileek 23.461,2 euro aitortu zituzten batez beste, autonomoek aldiz, 11.756,3 euro, eta enpresaburuek 9.199,7. ELAko Mikel Novali datu horiek oso kezkagarriak iruditu zaizkio, enpresaburuek eta autonomoek, langileen erdia baino guttiago aitortzen dutelako. «Zenbaki horiek bat datoz Nafarroako fiskaltzan egiten den iruzurrarekin. Argi dago egiten dituzten errenta aitorpen horiek ez dutela deus ikustekorik errealitatearekin». Oraindiketa kezkatuagoa agertu da azken urteetako bilakaerari begiratu eta. Hiru taldeen arteko aldea gero eta nabariagoa da. 2001az geroztik, langileek aitortzen dutenaren batez bestekoa 4.756,6 eurotan hazi da, autonomoena 1.328,4 eurotan, eta enpresaburuena 825,7 eurotan.
ELAko ordezkariak kritikatu du Nafarroako Gobernuaren jarrera, egoera horren aitzinean ez duelako deus egiten. Novalek dioenez, aurrekontuetan baizik ez da aipatzen. 33 ikuskatzaile kontratatuko dituzte 350 ikuskapen egiteko. Neurri oso eskasa iruditzen zaio: «Ez dituzteautonomo eta enpresaburuen %1a erekontrolatuko. Argi erakusten du Nafarroako Gobernuak ez duela iruzur fiskalaren aurka egiteko benetako asmorik».
GERO ETA ELKARTASUN GUTIAGO. Joan den urtean, Nafarroako Foru Ogasunak bildu zuen diru zamaren %50,5 zeharkako zergen bitartez izan zen. Hau da 1.686,9 milioi euro. Zuzeneko zergetan bertze 1.619,2 milioi euro jaso ziren, zerga guztien %48,5. Datu horiei buruz, Mitxel Lakuntzak irakurketa ezkorra egin zuen: «Elkartasungabeko zergek pisu handiena dute, eta hazten segitzen dute».
Bestalde, zuzeneko zergak hurbiletik begiratuta, bilakaera «oso kezkagarria» dela ere adierazi du Mikel Novalek. «Behera egin badu ere, Pertsona Fisikoen Errenta gaineko Zergak (PFEZ) pisu handia izaten segitzen du enpresarien, profesionalen eta kapitalaren errentei konparatuz». Lehenak, zerga zuzenen %55,7 eragiten ditu, eta bertzeak, %39,4. Banaketa hori are desorekatuago iruditzen zaie, PFEZn, 2005ean bildutako datuen arabera, aitortutakoaren %79,8 lan-errentetatik zetorrelako, eta 7,8 baizik ez enpresari eta autonomoen errentetatik. Bilakaerari ere, itxura txarra hartu diote. Duela bost urteko datuei konparatuz, langileen pisua %0,2 hazi dela salatu du ELAk,eta automo eta enpresaburuen pisua aldiz %1,7 jaitsi.
Datu horiek guztiak ikusi eta Lakuntzak ez zuen batere etorkizun ona iragarri. «Pena da, baina Nafarroan zerga sistema ez da, izan beharko lukeen bezala, aberastasunak banatzeko instrumentua baizik eta kontrakoa. Politikarik ez badugu aldatzen era bakarrekosistema fiskal batera goaz zuzenean». Horregatik, aldaketak eskatu ditu ELAk, aberastasuna modu justuagoan banatzeko.
«Nafarroan, zerga sistemaez da aberastasunak banatzeko instrumentua, kontrakoa baizik»
Mitxel Lakuntza
ELA sindikatuko ordezkaria