Nafarroako Gobernuak -UPNk eta CDNk-, azken bi legealdietan ez bezala, Parlamentuko beste talde baten babesa beharko dute hurrengo aurrekontuak onartzeko, gutxiengoan daudelako, eta gaur Alvaro Miranda Ekonomia eta Ogasun sailburuak adierazi du PSNri "keinuak" egin dizkiotela aurreproiektuan. Hala nola, etxebizitzen alokairu politikan, emakumeen kontrako indarkerian edo enpresen fiskalitatean.
Carlos Chivite PSNren idazkari nagusiak dio aurrekontuak "aurrerakoia" izan behar duela beraiek balekoa emateko, "ez aurreko urteetako joerakoa". PSNk aurrekontuei buruzko erabakia Nafarroan hartuko duela azpimarratu du.
Gobernua hurrengo astean hasiko da beste alderdiekin hitz egiten, eta 2008ko urtarrilaren erdialdera espero du onespena jasotzea.
4.167 milioi euroko aurrekontua prestatu dute (iaz baino %6,81 handiagoa), eta osasun arlora bideratuko lukete diru gehien: 850 milioi euro. Ekonomiara 826, Hezkuntzara 716.
Maiatzeko foru hauteskundeen ondotik, UPNk 22 eserleku dauzka Parlamentuan, CDNk bi. Oposizioan, Nafarroa Baik hamabi, PSNk ere hamabi eta NEBek bi. Espainiako auzitegiak baliogabetu egin zuten EAE-ANV.
Politika
Nafarroako Gobernuak "keinuak" egin dizkio PSNri 2008ko aurrekontuak onartzeko
UPNk eta CDNk Parlamentuko beste talde baten babesa beharko dute orain. Aurkeztu dute aurreproiektua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu