Nafarroako Gobernuak "larri" deritzo ekitaldi instituzional batean "indarkeriaz" sartzeari

2013ko azaroaren 18a
14:01
Entzun

Jose Luis Sanchez Munain Nafarroako Gobernuko bozeramailea mintzatu da Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidenteari tartak jaurti zizkiotenen aurkako epaiketaren harira. Radio Euskadin esan duenez, "larria" da lau auzipetuak ekitaldi instituzional batean "indarkeriaz" sartu izana.

Sanchez Munainen esanetan, "bat-batean" sartu ziren lau auzipetuak, eta, "zigorgabetasun osoz", "eraso" egin zioten. Gaineratu du larriena ez dela erasoa egiteko era, "foro instituzional batean indarkeriaz eta antidemokratikoki" sartu izana baizik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.