'CAN AUZIA'

Nafarroako Gobernuak ziurtatu du datozen orduetan eramango dutela 'CAN auzia' Auzitegi Gorenera

Juan Luis Sanchez de Muniainen ustez, ikerketak Yolanda Barcinaren "errugabetasuna" frogatuko du.

2013ko ekainaren 5a
12:48
Entzun

Nafarroako Gobernuko bozeramaile Juan Luis Sanchez de Muniainek adierazi duenez, "ziurtasun osoz" datozen orduetan hartuko dute Nafarroako Kutxako dieten auzia Espainiako Auzitegi Gorenak ikertzeko erabakia.

Iruñeko 3. instrukzio auzitegiko epaile Maria Paz Benitok atzo galdetu zien auziko aldeei ea zer irizten dioten auzia Gorenean ikertzeari. Iruñeko epaitegiak ezin du Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidentea epaitu, hura foruduna dela-eta. Benitok "ezinbestekotzat" jo zuen atzo Barcinak inputatu gisa deklaratzea, eta auzia Gorenean aztertuta gerta daiteke hori.

Sanchez de Muniainek "erabateko ziurtasuna" agertu du ikerketak Barcinaren "errugabetasuna eta jardun egokia" frogatuko dituela.

Bilduk, Aralar-NaBaik, Ezkerrak eta Geroa Baik dimisioa emateko eskatu diote Barcinari. "Duintasun demokratikoagatik eta Nafarroako herritarrenganako errespetuagatik", Barcinak dimisioa eman beharko lukeela uste du Bilduko parlamentari Maiorga Ramirezek. "Herritarrek ez dute merezi inputatutako gobernuburu bat izatea", argudiatu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.