"Nafarroarekin, une honetan, ezinezkoa da akordio bat. Tamalgarria da. Hala ere, etorkizun hurbil batean gauzak aldatuko direla uste dut. Areago, ziur nago Nafarroako beste agintari politiko batzuk izango dituela eta ulertuko dutela elkarlanean aritzea ona dela. Ez doala norberaren nortasunaren errespetuaren kontra", adierazi du Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan.
Atzo bertan orain arteko hizkuntz politika berari eusteko asmoa agertu zuen MIguel Sanz Nafarroako presidenteak, eta hizkuntz eskubideak ez dituela urratzen azpimarratu zuten. Ele biko unibertsitatea kalitate txarrekoa izango litzatekeela esan zuen segidan.
Hizkuntz politika
Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean aritzea ezinezkoa dela iritzi dio Azkaratek
Miguel Sanzen Gobernuak euskararen inguruan duen jarrera aintzat hartuta, egun, hizkuntz politikaren alorrean, EAEren eta Nafarroaren artean lankidetza hitzarmenik egitea ezinezkoa dela agertu du Miren Azkarate Jaurlaritzako Kultura sailburuak. Hala ere, itxaropentsu agertu da: izan ere, epe laburrean Nafarroako agintariak beste batzuk izango direla uste du Azkaratek, eta haiekin elkarlanean aritzea posible izango dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu