Istripua

Nafarroako Gobernuaren arabera, ez da erregairik isuri Zaraitzu ibaira

Hasieran erakunde horrek berak zabaldu du kamioi batek istripua izan eta 800 litro gasolio barreiatu direla errekan, Otsagabian. Gero, oso bestelako azalpena eman dute, eta isuririk izan dela ukatu.

2007ko azaroaren 7a
18:32
Entzun
Erregaia garraitzeko kamioi batek Otsagabian istripua izan duela, eta, ondorioz, Zaraitzu ibaira 800 litro gasolio isuri direla zabaldu du arratsaldeko lehen orduan Nafarroako Gobernuak. Gero, ordea, ez dela halakorik gertatu agertu du, eta oso bestelako azalpena eman du jazotakoaz.

Agertu dutenez, Otsagabiko Natura Interpretatzeko Zentroa hornitzeko biltegira gasolioa eramatera joan diren langileak biltegiz nahastu eta erdi hondatuta zegoen zahar batean hasi dira erregaia jasotzen. Biltegi horretatik gasolioa irtetzen hasi da, eta orduan piztu da alarma. Hala ere, 600 litro biltegian geratu direla ziurtatu du Nafarroako Gobernuak; beste ehun litro tresna xurgatzaileekin bildu ahal izan dituztela, eta besteak Zaraitzu ibaira iristea galarazi dutela.

Beraz, Nafarroako Gobernuaren arabera, ez da inolako hondamenik gertatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.