ETA-ren su-etena bertan behera. Erreakzioak

Nafarroako Gobernuaren eraketa ez duela ETAk baldintzatuko dio PSNk

ETAren iragarpena "nafarren aldaketa borondatearen" aurka ez erabiltzeko eskatu du NaBaik. Miguel Sanz jarduneko presidente eta UPNko buruzagiak ere ETAk ez duela Nafarroako agenda politikoa baldintzatuko nabarmendu du.

2007ko ekainaren 5a
18:43
Entzun
Maiatzaren 27ko bozetan Nafarroako Legebiltzarrean ordezkaritza lortu zuten alderdien bigarren bilera txanda egiten ari da gar PSN, gobernua osatzeko aukerak aztertzeko. Ildo horretatik, ETAk ez duela Nafarroako Gobernuaren osaketa baldintzatuko esan du Fernando Puras presidentetzarako PSNren hautagaiak. "Harremanak izan ditugu eta ez dago berritasun handirik. Eszenatokiek eta hipotesiek zabalik jarraitzen dute, eta hainbat indar politikorekin ari gara lanean aurrera egiteko zein aukera sortzen diren ikusteko", adierazi du.

NaBairen hautagai Patxi Zabaletak dei zehatza egin die gainerako alderdietako buruzagiei ETAren iragarpena ez dezaten erabili gobernu aldaketa eragozteko: "nafarrek adierazi duten aldaketaren borondatearen kontra ez dezatela iragarpena politikoki baliatu”, esan du.

Miguel Sanz Nafarroako jarduneko presidente eta UPNko burua ere, hauteskunde ondorengo negoziazioak ETAren erabakiak baldintzatu gabe egitearen alde agertu da. "ETAk ez du agenda ezarri behar eta hauteskundeetako emaitzen irakurketa baldintzatu behar". PSOEren eta PPren arteko desadostasunak alde batera utzi, eta egungo bat bat-egiteko unea dela azpimarratu du Sanzek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.