Nafarroako Gobernuaren, "eskasa"; Jaurlaritzarentzat, "urrats bat"

2015eko abenduaren 12a
19:49
Entzun

Nafarroako Gobernuak esan du Parisen aurkezturiko zirriborroa "eskasa" dela eta ez duela aldaketa klimatikoaren auzia konpontzeko nahikoa konpromiso ekarriko. Onartzen du aurrerapausua dela azken 20 urteotan auzia konpontzeko nazioartean eginiko ibilbidean, baina ez dio ikusten espero zitekeen tamainako anbiziorik.

Esaterako, ikatzaren kontra 2050. urteari begira hartu beharreko neurriak ez direla jaso kritikatu du.

Balear eta Valentziako Gobernuekin (Herrialde Katalanak) izenpetu duen adirezpenean azaldu ditu iritzi horiek Nafarroako Gobernuak, Parisen bertan.

"Urrats bat gehiago"

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburu Ana Oregiren aburuz oraindik lan asko dago egiteko, eta proposaturiko zirriborroa urrats bat gehiago dela uste du. Zirriborroa anbizio handigokoa izan zitekeela onartu du, baina interes ekonomiko handiak daudela eta horrek petrolioaren erabilerari buruz desadostasunak sortzen dituela azpimarratu du.

Egunotako bileraren karietara Parisen izan da Oregi.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.