Nafarroako hainbat auzitegi egoera «larrian» daudela ohartarazi dute

Erredakzioa
Iruñea
2011ko irailaren 27a
00:00
Entzun
Juan Manuel Fernandez Nafarroako Justizia Auzitegi Goreneko presidentearen arabera, epaitegietako langileen plangintza falta dela eta, gaur egun egoera larrian daude, besteak beste, Aoizko Auzitegia, Nafarroako zigor auzitegia eta Iruñeko familia eta ezintasunen auzitegia. Krisi ekonomikoaren ondorioz, aldez aurretik zaila zen egoera are kezkagarriagoa dela nabarmendu du, langileek lan karga «handia» jasaten dutelako, eta Espainiako botere judizialeko ordezkariei eskatu dio aurrekontuen esleipena ehunekoetan egin dezala, «gorabehera politikoen eskuetan» gera ez dadin.

Azken urtean Nafarroako justiziak hobekuntzak ere izan dituela gogorarazi du: «Ez da dena txarra izan; datozen hilabeteetan Tuterako justizia jauregi berria inauguratuko dugu; urrats garrantzitsua da gure sistema eraberritzeko planean». Epaileen helburua «kalitatezko» justizia egitea dela ere gogorarazi du: «Hutsune ekonomikoari imajinazioz, ilusioz eta elkarrizketaren bidez erantzungo diogu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.