Nafarroako hiru eskola sartu dira Osasunerako Ikastetxeen Europako sarean

Ohitura, jarrera eta balioak hobetzeko asmoa du proiektuak, bizimodu osasuntsua sustatzeko

Erredakzioa
Iruñea
2010eko irailaren 30a
00:00
Entzun
Lehendik baziren Nafarroako hamasei eskola Osasunerako Ikastetxeen Europako sarean, eta beste hiru batu zaizkie: Iruñeko Azpilagaina eta Tutera Monte San Julian eskola publikoak eta Iberoko Isterria zentroa, heziketa berezikoa. Europako Batasuneko Batzordeak, kontseiluak eta Osasunaren Munduko Erakundearen Europako Eskualde Bulegoak sustatzen dute Osasunerako Ikastetxeak egitasmoa. Bizimodu osasuntsua eta pertsonen oreka fisiko, psikologiko eta soziala hobetzeko jarduerak antolatutzen dituzte sarena diren eskolek, ohitura, jarrera eta balioetan eraginez. Europatik aholkularitza eta diru laguntzak jasotzen dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.