'Demokrazia eta Humanismoa auzia'

Nafarroako hiru kontseilarik agerraldia egin beharko dute Humanismo eta Demokrazia auziarekin lotuta

Nafarroako Parlamentuko Batzorde Iraunkorrak aho batez onartu du Nafarroako Ongizate Sailak Humanismo eta Demokrazia fundazioari emandako diru laguntzetan atzemandako irregulartasunekin lotuta Gobernuko hiru kontseilarik Parlamentuan agerraldia egitea. Halaber, Nafarroako Gobernuak kontrol txostenak ireki ditu fundazioak jasotako diru laguntzekin zer nolako kudeaketa egin duen aztertzeko, eta Nafarroako Auzitegi Nagusiari bidali dio agiria, honek aztertu dezan.

2005eko abuztuaren 4a
16:53
Entzun
Oposizioko alderdiek —PSN, IUN-NEB, Aralar, EA eta EAJ— , pasa den ostiralean, idatzi baten bidez eskatu zuten beharrezkoa dela Parlamentuko Bozeramaileen Mahaiaren premiazko bilera bat egitea, diru laguntzetan atzemandako irregulartasunen afera aztertzeko. Gaurko bileran, berriz, Batzorde Iraunkorreko talde guztiek aho batez onartu dituzte Jose Ignacio Palacio Ongizate kontseilariaren, Javier Caballero Presidentziakoaren eta Francisco Iribarren Ongizate eta Ekonomiakoaren agerraldiak. Halaber, PSNk eskatutako Ricardo de Leon fundazioko koordinatzaile eta Ongizate kontseilari ohiaren, Jose Luis Alli Ongizate zuzendariaren eta Gonzalo Ruiz fundazioaren administratzailearen agerraldiak onartu dituzte.



Ricardo de Leon Humanismo eta Demokrazia fundazioko koordinatzailea izan zen 1994tik 2004ko abendua bitartean, eta iragan uztailaren 4an kargua uzten zuela iragarri arte ez zen azaleratuafera. Oposizioaren ustez, Gobernuak Humanismo eta Demokrazia fundazioari emandako laguntzen irregulartasunen berri bazuen aspalditik, baina ez zuen ezer egin.

Fundazioaren gainean egindako txostenaren arabera, egitasmo batzutan fundazioak ez ditu zehaztutako eginkizunak bete. Dominikar Errepublikako sei ospitaletan lanak egin behar zirela azaldu zuen Humanismo eta Demokrazia taldeak, baina lan horiek beste lau ospitaletan egin zituzten. Beste kasu batzuetan kontuak ez dira argiak, fakturak falta dira edo justifikatu gabeko gastuak gehitu ditu elkarteak. Gauzak horrela, emandako 117.000 euroko laguntza itzultzeko eskatu dio Gobernuak Humanismoa eta Demokrazia fundazioari, eta ikerketaren ondorioen arabera isuna ere jarri lioke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.