gizartea

Nafarroako ikasle eta irakasleak hiru txandatan itzuliko dira eskolara, A/H1N1 gripea ekidite aldera

Irailaren 3an Haur Hezkuntzako eta Lehen Zikloko 33.000 lagun eskolatuko dira, irailaren 9an Bigarren eta Hirugarren Zikloko 25.000 eta irailaren 15ean DBH, Batxilergo eta Lanbide Heziketako 37.500.

2009ko abuztuaren 7a
16:53
Entzun
Nafarroako 100.000 ikasle eta 10.000 irakaslek urtero bezala irailean hasiko dute ikasturte berria, baina aurten hiru txandatan banatuko dira A/H1N1 gripea ekiditeko. Carlos Perez Nievas Nafarroako Gobernuko Hezkuntza sailburuak iragarri du erabakia, "haurrak pixkanaka eskolatzen badira, pandemiaren eraginak dezente murriztu" ahal izango direlako.

Beraz, irailaren 3an guztira Haur Hezkuntzako eta Lehen Zikloko 33.000 lagun eskolatuko dira, irailaren 9an Bigarren eta Hirugarren Zikloko 25.000 eta irailaren 15ean DBH, Batxilergo eta Lanbide Heziketako 37.500.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.