Komunikazioa

Nafarroako irrati lizentzien banaketa baliogabetu du Espainiako Auzitegi Gorenak

Nafarroako Auzitegiaren erabakia berretsi du Gorenak, eta Euskalerria irratiari arrazoia eman dio: euskarazko irratia baimenik gabe utzitako lehiaketa ez zen behar bezala egin.

Adrian Garcia.
2014ko urtarrilaren 9a
18:10
Entzun

Espainiako Auzitegi Gorenak arrazoia eman dio Euskalerria irratiari. Nafarroako Gobernuak 1998. urtean Euskalerria irratia kanpoan utzi zuen irrati lizentzien banaketan. Legalki emititzeko baimenak Net 21 eta Nafarroako Unibertsitate pribatuko irratiari eman zitzaizkion. Helegitea aurkeztu zuen orduan Euskalerria irratiak, eta bitan arrazoia eman zion Nafarroako Auzitegiak. Auzitegi horren epaia berretsi du orain Espainiako Auzitegi Gorenak.

2006. urtean egin zuten berriro lehiaketa, eta Nafarroako Gobernuak beste behin utzi zuen kanpoan Euskalerria irratia. Espainiako Auzitegi Gorenaren epaiak esan nahi du 1998. urteko lizentzia banaketara egin beharko dutela atzera. Albistea pozarren hartu dute Iruñerriko euskarazko irratian. “Hamabost urte gaztetu gara”, esan du Euskalerria irratiko Mikel Bujandak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.