Nafarroako Ogasunak 71 milioi gutxiago bilduko ditu 2007an

Errentaren gaineko Zerga berriak zazpitik seira jaisten ditu tarteak, eta tasak ere jaitsi egingo dira bakoitzean

ERREDAKZIOA IRUñEA
2006ko uztailaren 4a
00:00
Entzun
Inflazioak nafarren kontsumoan eta aurrezkian eragin ez dezan, Nafarroako Gobernuko Kontseiluak Errentaren gaineko Zergaren erreforma aurkeztu zuen atzo. Batetik, zazpitik seira murriztu ditu zergaren tarteak; bestetik, tarte bakoitzean ezartzen diren tasak murriztu egin ditu, eta azkenik sendiei zein norbanakoei orain arte ezarritako kenkariak handitu ditu -ikus ondoko taula-. Ondorioz, datorren urtean 71,22 milioi euro gutxiago bilduko ditu.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan bezala, hemendik aurrera Nafarroan ere oinarri likidagarriaren gain sei tarte ezarriko dira. Errenta apalenei %14 %13 jaitsiko zaie tasa, eta handienei %44tik %42ra. Aberatsenei tasa gehiago jaitsi arren, gobernuak argudiatzen du murrizketak handiagoak izango direla errenta apalenetan. Hala, 24.000 eurotik beherako errentetatik aurten baino gutxiago bilduko du ogasunak eta 24.000 eurotik gorako errentetatik, aldiz, gehiago.²

Erreformaren beste neurrietako bat da lanaren errentetan ezarritako kenkariak, batez beste 700 eurokoak. Urtean 9.100 euroko lan etekinak dituztenei 850 euroko kenkariak ezarriko zaizkie. Bestetik, alarguntasun pentsioak 2004tik 2006rainflazioaren azpitik igo zaizkienez, tarte hori konpentsatzeko neurriak ere jasotzen ditu zergaren erreformak.

Murrizketak Errenta zergaren aitorpenean

Errentaren gaineko zergaren oinarri likidagarriari ezarritakogutxieneko kenkariak (eurotan)
GUTXIENEKO LAGUNTZA PERTSONALAK GAUR EGUN (2006) 2007 ALDEA
Orokorra 3.440 3.700 %7,56

65 urtetik gora edukitzeagatik 800 900 %12,5

75 urtetik gora edukitzeagatik 1.800 2.000 %11,11

%33-65 arteko ezgaitasuna 1.960 2.500 %27,55

%65etik gorako ezgaitasuna 6.960 9.000 %29,31

Aitorpenabatera egiten duten
gurasobakarreko sendiak 2.150 2.400 %11,63

GUTXIENEKO LAGUNTZA FAMILIAK AURREKO AHAIDEAK IZATEAGATIK
65 urtetik gora ahaideko 800 900 %12,5

75 urtetik gorako ahaideko 1.800 2.000 %11,11

GUTXIENEKO LAGUNTZA FAMILIARRAK SEME-ALABAK IZATEAGATIK
Lehen seme-alaba 1.535 1.650 %7,49

Bigarren seme-alaba 1.535 1.750 %14,01

Hirugarren seme-alaba 2.250 2.500 %14,01

Laugarren seme-alaba 3.000 3.350 %11,67

Bosgarren seme-alaba 3.500 3.800 %8,57

Seigarren seme-alaba 4.000 4.400 %10

Hiru urtetik beherako haurra1.200 1.400 %16,67

GUTXIENEKO LAGUNTZA FAMILIARRAK EZINTASUNAGATIK
%33-%65 arteko ezintasuna 1.960 2.200 %12,24

%65etik gorakoa 6.960 7.700 %10,63

Laguntza jasotzen duten pertsonagatik
gutxieneko laguntza familiarra 1.960 2.200 %12,24
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.