Nafarroa

Nafarroako Ongizate Institutuan norbaitzuk sartu dira eta artxiboak nahastu dituzte

Iragan asteburuan, norbaitzuk sartu dira Nafarroako Ongizarte Institutuaren egoitzara, Iruñean, eta hango artxiboak arakatu eta nahastu dituzte. Gaur goizeko zazpietan ohartu da egoitzako ordenantza jazotakoaz, hain justu, egoitza zabaldu denean. Nafarroako Foruzaingoa eta Espainiako Polizia Judiziala ari dira gertatutakoa ikertzen. Azkenaldian, Nafarroako Gobernuko Ongizate Sailak zeresan handia eman du, oposizioak ustelkeria zantzuak sumatu baititu sail horretatik kudeatutako zenbait gaitan. Joan den astean, Reyes Berruezo Ongizate sailburuak dimisioa aurkeztu zuen.

2004ko martxoaren 1a
16:05
Entzun
Berruezok agertu zuenez, oposizioak egindako presioengatik eta jaurtitako gezurrengatik erabaki zuen dimisioa aurkeztea. Hala ere, oposizioak iradoki du Gobernutik bertatik jaso dituen presioak direla medio eman duela dimisioa Berruezok, hain justu, aurretik egon diren jarduera ustelak argitzeko bideak egin dituelako.

Aspace fundazioaren inguruan zeuden susmorik handienak. Oposizioaren arabera, beren probetxurako erabili baitzuten kudeatzaileek fundazio hori.

Nafarroako Gobernuko iturriek agertu dutenez, fundazio horrekin zerikusia duten artxiboak ez dituzte ukitu asteburuan Ongizate Institutura sartu direnek.

=Aristide Afrika Erdialdeko Errepublikan =b

Iturri berberen arabera, Aristide presidente ohia, haren emaztea eta hiru seme-alaba Afrika Erdialdeko Errepublikara heldu dira gaur goizean goiz. Dena den, ez dago argi han geratuko den edo beste herrialde batean eskatuko duen asiloa.

Foruzainak eta Polizia Judiziala ikerketa egiten ari direnez, Ongizate Institutuaren erakina itxita dago momentuz. Ikerketak amaitu ahala joango dira bai erabiltzaileentzat, bai langileentzat irekitzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.