GIZARTEA

Nafarroako Ospitale Guneko zuzendariak dimisioa eman du

Ignacio Iribarrenek esan du "nekatuta" dagoela, "kudeaketa aro gogor" baten ostean.

2013ko ekainaren 29a
15:41
Entzun

Erietxe publikoetako sukaldeen pribatizazioa eta laborategien zentralizazioa dira Iribarrenen zuzendaritzapean hartutako erabakietako batzuk.

Dimisio gutuna aurkeztu dio Iribarrenek Marta Vera Nafarroako Gobernuko kontseilariari, baina zuzendaritzan jarraituko du Verak haren ordezkoa izendatzen duen arte.

Iribarrenek nabarmendu du "erabaki gogorrak hartzeko garaia" izan duela eta "nekatuta" dagoela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.