politika

Nafarroako Parlamentuak ETAk indarkeria uztekotan elkarrizketaren alde egiten duen deklarazioa berretsi du

ETAk indarkeriari uko egiten badio elkarrizketa babesten dutela dioen deklarazioa berretsi du Nafarroako Parlamentuak, UPN, PSN, IUN-NEB, CDN, EA eta EAJren aldeko botoekin. Aralar, berriz, testuaren kontra agertu da. IUN-NEBren ekimenez berretsi dute deklarazioa. Berez, Nafarroako Parlamentuak 1996an onartu zuen agiri hori, baina ikusita Espainiako Kongresuan gauza bera aldarrikatuz onartutako ekimenaren kontra bozkatu zuela UPNk, berresteko proposamena egin du IUN-NEBk.

2005eko ekainaren 27a
14:47
Entzun
Aurreko astean proposatu zuen IUN-NEBk deklarazio honen baieztapena egitea.

Alderdi horren ustez, "urte askotan alderdi politiko ezberdinak bildu dituen oinarrizko printzipio eta kontsentsuakbaieztatzeko une egokia da hau". Izan ere, Espainiako Kongresuan eduki bertsua aldarrikatzen zuen ebazpena bozkatu zenean, UPNko ordezkariak kontra agertu ziren (PPren talde parlamentarioaren barruan).

Nafarroako Parlamentuko berreste ekimen honetan, ordea, UPNk alde bozkatu du, eta harekin batera, PSNk, IUN-NEBk, CDNk, EAk eta EAJk.Aralar kontra agertu da "foruen kontrako" testua dela uste duelako.

IUN-NEBk, "oso positibotzat" hartu du erantzuna eta "bakearen eta normalkuntzaren inguruko politikan alderdien batasuna berreskuratzeko pausu garrantzitsua" izan daiteela adierazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.