Nafarroako Parlamentuak haur lapurtuen auzia ikertzeko batzordea sortuko du. Ahots batez hartu dute parlamentariek PSNk eta Bilduk aurkeztutako proposamena.
PSN azpimarratu du gutxienez 26 kasu "susmagarri" daudela eta bost lagun euren guraso biologikoen bila dabiltzala. Salatu du "oztopo eta zailtasun ugari" daudela dokumentuak lortzeko oduan. Sozialistek azpimarratu dute helburua ez dela inor zigortzea, biktimek egia jakitea baizik.
Bilduk ere salatu du ospitaleek eta elizak ez dutela auzia argitzeko laguntzen.