Euskara

Nafarroako Parlamentuak zerrenda bakarraren aurkako legea onartu du

PSNren lege proposamena aurrera atera da, aldeko 26 botorekin eta kontrako 24rekin; besteak beste, Ezkerrak ere babestu du.

Koldo Martinez Geroa Bai-koa eta Bakartxo Ruiz EH Bildukoa, goizean Parlamentuan. IñIGO URIZ, ARGAZKI PRESS
Ion Orzaiz.
2017ko abenduaren 21a
11:04
Entzun

Hezkuntzako lan deialdietan hautagaiak bi zerrendatan —euskaldun elebidunak eta erdaldun elebakarrak— segregatzeko lege proposamena onartu du Nafarroako Legebiltzarrak. PSNk aurkeztu zuen egitasmoa, azaroan, eta oposizioko gainontzeko taldeen babesa jaso berri du osoko bilkuran —UPNrena eta PPrena—, baina baita lauko gobernuari eusten dion talde batena ere: Ezkerrarena.

UPNk ezarritako zerrenda bereizien sistema legez bermatuko du arau horrek; hortaz, oposizioetan, hautagai elebidunek aukeratu egin beharko dute zein hizkuntza adarretan sartu: euskarazkoan ala gaztelaniazkoan; eta lanpostu guztietara aurkeztu nahi badute, bi azterketa gainditu eta birritan egin beharko dute euren programazioaren defentsa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.