gizartea

Nafarroako suhiltzaileen simulakroa, "langile falta" salatzeko

 Iruñeko udaletxeko plazan ekintza ikusgarri bat egin dute.

Larrialdietarako Nafarroako Agentziako suhiltzaileen protesta, Iruñean. IDOIA ZABALETA, ARGAZKI PRESS
2014ko azaroaren 7a
08:18
Entzun

Larrialdietarako Nafarroako Agentziako suhiltzaileek "langile falta" irudikatu dute Iruñeko Udaletxeko plazan. Ehun suhiltzailek baino gehiagok elkarretaratzea egin dute, Zerbitzu publiko eta kalitatezko baten alde lelopean. Protesta egiten ari zirela, emakume jantzitako hainbat suhiltzaile inguruko etxeetako balkoietara atera dira, etxean sutea zutela-eta laguntza eskatuz. Plazan bildutakoek, ordea, erantzun diete ez zeudela nahikoa suhiltzaile, eta langile gehiago behar dituztela oihukatu dute.

Daniel Oteiza suhiltzaileetako batek azaldu duenez, ekintzaren helburua zerbitzuaren egungo eredua salatzea izan da; haren arabera, zerbitzuaren kudeaketan "inprobisazioa nagusi da". Oteizak dioenez, "desgobernuari murrizketak" gehituz gero, "kaosa" da emaitza.

Oteizaren iritziz, baliabide teknikoak izateak "ez du ezertarako balio" giza baliabideak ez badaude. Hori horrela, nafarren segurtasuna "arriskuan" jartzea leporatu die Eradio Ezpeleta Larrialdietarako Nafarroako Agentziako zuzendariari, Patxi Fernandez Nafarroako Gobernuko Barne Departamentuko zuzendari orokorrari eta Javier Morras Justizia kontseilariari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.